Skip to main content

Gaur egun, sare sozialak ezinbesteko aisialdi-tresna bihurtzeak interakzio- eta ikus-estimulo berriak sortu ditu, zeintzuek gure bizitza ulertzeko moduan eragina duten, baita mundu birtualak eragiten digun eran eta erreala balitz bezala jasotzeko dugun joeran ere. Dagoeneko ez dago bereizketa argirik materialaren eta birtualaren artean. Horren adibide da metabertsoaren arrakasta edo gorakada. Mundu birtuala eguneroko kontu bihurtu zaigu, eta, aipatu dugun bezala, sare sozialak nagusi dira horretan. Gizarte-sare ugari daude, zeinetako bakoitzak bere helburuak, jarraitzaileak, arauak, aplikazioak… dituen. Beraz, publizitate-agentzia garen aldetik, sareekin lan egiteko orduan, ezinbestekoa da argi izatea haien eragina edo oihartzuna. Twitter, Tik Tok, Facebook, Linkedin, Youtube, Snapchat, Twich, Instagram… plataforma beste aukera daude.

Oraingo honetan, Instagram izango dugu hizpide, irudia oinarri duen sare soziala. Diseinatzaileak garen heinean, esango dugu, aipatutako gainontzekoek ez bezala, arrastoa uzten duela, sortzen dugun edukiaren irudi kronologikoa, hain zuzen. Izan ere, irudi batek gainonzekoekin du lotura, elkarreragina; alegia, inguruarekin bat egiten du eta kontsumitzaileentzako irakurketa berriak sortzen ditu.

Nola antolatu edukia Instagramen

Hori horrela, zer izan beharko genuke kontuan Instagramen eduki kontzientea sortzeko orduan? Instagramen feed-a, storiak eta nabarmendutako edukiak bezalako osagaiak ditu, besteak beste. Feed-a behin argitaratuta finkatuta geratzen den irudia da. Hasiera batean, 1:1 motako irudiak ziren; gaur egun, ordea, ez dago mugarik, ez formatoei ezta proportzioei dagokienean ere. Bideoak erabil ditzakegu, gif-ak edota 1:1 ez diren irudiak. Storien kasuan, 24 orduz baino ez dute erakusten edukia, iragankorra da, informazio-pilula gisa kontsumitzen dena.

Nabarmendutako edukiak aurretik sortutako storiez osatuta daude, eta eduki iragankorra behin betikotzeko aukera ematen dute. Hainbat estrategiak egiten dute bat aipatutako hiru atal horiei aurre egiteko, hala nola, targetarekin eta gure produktuaren helburuarekin estuki lotutako metodologiak. Feed-ari dagokionez, egiaztatu dugu kontrolpean izateko modurik erabiliena zutabeka antolatzea dela.

Horrela, hartuko duen itxura aurreikus dezakegu eta horren araberako diseinu zehatzagoa egin (ahaztu gabe mugikorraren bidez erabiltzen dela gehienbat sare hau, beraz, mobile firsta ezarriko dugu beti diseinatzeko orduan).

Feed kontrolatuak sortzeko formarik hedatuenetako bat, feed-a zutabetan antolatzea da.

Erabilitako beste prozedura bat kontrakoa da, alegia, feed-a ez kontrolatzearena, baina txertatzen ditugun irudi guztien kadentzia edo erritmoa bereziki zainduta: kolorearen eta armonia eta irudien estetika ondo landu eta errespetatu. Modu horretara, lortzen dugun emaitza globala eta trinkoa da, eta irudi berriak gehitzen ditugunean unitateko estimulu bat sortzen dugu. Horrela jokatu ezean, estimulua inkoherentea eta ordenarik gabekoa izango litzateke (hori izango ez balitz sede bisuala). Storien kasuan, ez dugu ahaztu behar gero eta ikus-entzunezko eduki gehiago kontsumitzen dugula. Orain gutxira arte, irudiak estatikoak ziren, animaziorik eta mugimendurik gabekoak, baina Tik Tok-en reels-en gorakada ikusita, gaur egun sare horretan ere erabiltzen da. Horregatik, komeni da motzak, deigarriak, dibertigarriak eta interakziodunak izatea, erabiltailearentzat erakargarriagoa izan dadin.

Amaitzeko, gomendagarria da nabarmendutako storien aukeraketa ona izatea, horrek informazioa eskuragarri eta ordenatua izaten laguntzen baitu, bai argitaratu zen unean storia ikusi ez zuen jendearentzat, bai berriz ikusi nahi duenarentzat, aisialdiaz disfrutatu nahi duenarentzat … Gure profilak eskaintzen duen funtzioaren araberakoa izango da.

Laburbilduz, sare sozialetan kalitate handiko edukia sortzeak etekin garrantzitsuak ekar ditzake, baldin eta egoki kudeatzen badira, alegia, aipatutako guztia aintzat hartzen bada.

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?