Skip to main content

2016an PBLday izeneko jardunaldia antolatzea proposatu genion Mondragon Unibertsitateari. Helburua bikoitza zen; alde batetik, Henanin kokatua dagoen eta orduan berri-berria zen Orona Ideo Ekocampusa ezagutaratzea eta ingeniaritza graduetako eta unibertsitate masterretako ikasleek erabiltzen duten hezkuntza metodogia -PBL (Problem Based Learning) proiektuen bidez gauzatzen dena- plazaratzea. Pandemia dela-eta, 2021 urteko salbuespenarekin, 2016az geroztik urtero-urtero antolatu dugu ekitaldi hau, dagoeneko guztiz errotuta dagoena unibertsitatean, eta martxoaren 17an, hain zuzen, antolatu genuen 5. edizioa.

Ekitaldi beraren diseinua ere AZK-k sortua da eta hiru ardatz nagusi ditu:

  • Ikasleak dira protagonista; beren proiektuak aurkezten dituztelako eta jardunaldiaren amaieran epaimahi batek onenak saritzen ditu. Mondragon Unibertsitateko ikasleak zein beste ikastetxeetako ikasleak bertaratzen dira bai hitzaldiak bai proiektuen aurkezpenak zuzenean jarraitzeko.
  • Hainbat adituk hitzaldiak eskaintzen dituzte, ingurumena, garapen jasangarria eta horrelako gaien inguruan, Ekocampusaren filosofiarekin bat datozenak.
  • Komunikabide indartsu bat, Euskadi Irratiko Gaztea ekitaldian buru-belarri inplikatzen da, goiz osoko Dida saioaren emanaldia Orona Ideo bertatik emititzen baitu.

Esan daiteke AZK-rentzat PBLday dela ekitaldi baten kudeaketa integralaren adibiderik onena. Eta horregatik, hain zuzen ere, PBLday eguna egutegian gorriz biribiltzen dugun horietakoa da. Besteak beste, honako lan hauek hartzen baitugu gure gain:

  • Hizlarien hautaketa eta kontratazioa, beti Mondragon Unibertsitatearen oneritziarekin, noski.
  • Ekitaldiaren irudi grafikoa.
  • Aurkezpen-lanak.
  • Aspektu teknikoen kudeaketa: aretoak, aurkezpen proiekzioak, ekitaldiaren zuzeneko emisioa streaming bidez.
  • Kazetaritza lanak: elkarrizketak eta argazkiak.
  • Ekitaldiaren hedapena sare sozialen bidez.

Jardunaldiaren balorazioa oso positiboa izan zen eta guk, AZK bezala, beste urte batez eta zailtasunak zailtasun, asmatu genuen ertz asko dituen ekitaldi baten kudeaketari modu integralean helduz.

Hemen dituzue PBLday jardunaldiaren argazki albuma.

pbl day

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?