Edertasuna ulertzeko modu guztietara zabalik, Zuganekin alor berri batera jauzi egin dugu eta proiektu berri honen hainbat komunikazio lan burutzen ari gara, bidelagun zoragarriekin. Ideia eta ekintza berriekin jantziko dugu aurrerantzean ere abiatu berri dugun bide hau.
Zugan
Laserra eta edertasuna
ARGAZKIGINTZA / WEB DISEINUA
Erakuslehio digitala
Zorroztasunez eta mimo handiz diseinatu ditugu Zuganen erakusleiho digitala osatzen duten bi kanal nagusiak: webgunea eta Instagram kontua. Biek ala biek jasotzen dute erabiltzailearen intereseko informazio argia eta antolatua, eta informazio hori osatzen duten iruditeria eta ikonografia.
Argazkilaritza
Emunen izatea era gardenagoan islatzeko, aurretiko markari zertzelada txiki batzuk aldatu genizkion, detaileetan baitago EMUNen diferentzia. Honela, EMUNen balioak zainduz, marka lanketa osoa egin genuen eta landutakoa aplikazio desberdinetara eraman genuen: tote boltsak, bisita-txartelak, aurkezpen korporatiboak eta koadernoak, esaterako.