San Fermin Ikastola

Bizitzarako eskola

Urrunekoa gertu sentitzeko eta gertukoa balioan jartzeko aukera ematen digu San Fermin Ikastolak. Zubiak eraikitzekoa. Zubilan horiek komunikazioaren eta markagintzaren bidez egiteko aukera eta ardura daukagu.

MARKAGINTZA

san_fermin
san_fermin_logoapng
san_fermin_branding
san_fermin_identitatea

Nortasuna sendotzen

Geroa gaurtik eraikitzen hasi ahal izateko, garrantzitsua da nondik gatozen jakitea. Arraunlarien gisan, atzera begira hasi ginen, aurrera egin ahal izateko. Izena izanaren parte denez, horri heldu genion eta iruditeria eraldatuta, nortasuna sendotu dugu.

san_fermin_manual_korporatiboa
san_fermin_email_sinadura

IDENTITATEA IRUDIEKIN ETA HITZEKIN ERROTZEN

san_fermin_eskutitzak
san_fermin_bisita_txartelak

Ezarpenak

san-fermin-ikastola-frontoia

Preskriptoreak markaren enbaxadore

Komunitate osoak osatzen du San Fermin Ikastolaren marka; denen artean eraiki dute eta elkarrekin ematen diote bizia egunero egunero. Horri esker, kanpo komunikazioari begira hezkuntza zentroari bultzada garrantzitsua ematen dioten preskriptorez inguratuta dago San Fermin Ikastola: egungo ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, langileak… Ondo zaindutako enbaxadoreek edozein publizitate kanpainak baino eragin handiagoa izan dezakete. Ikusi bideo hauek, adibide gisa:

Elkarrekin egindako bidea

San Fermin Ikastolan argi dute bidea norberak egiten duela. Eta marka sendotzeko bide hau elkarrekin egin dugu, batera. Prozesuan San Fermin Ikastolako ikasleek, langileek eta familiek hartu dute parte. Parte garenean sentitzen baitugu gure.

san_fermin_roll_up