Orkli enpresak mugak zeharkatzeko aukera ematen digu, proiektu handiak garatzeko eta horietan etxean bezain eroso sentitzekoa.
Orkli
Etxeko berotasunean
KOMUNIKAZIOA
Sorkutza prozesuaren txinparta
13 hizkuntzatan garatutako bideo korporatiboa sortu dugu. Hizkuntzak ez ezik, lokalizazioak ere mugaz gaindikoak izan dira; hortaz, beste lurraldeetako bidelagunekin batera egindako ikus-entzunezkoa da. Sarean.
365 egun liburu batean
Urtean zehar egindako guztia memoria batean jasotzen dugu, betirako eskura eta oroitzeko moduan gorde dezaten.
3 urterako begirada
Urteko memoria ez ezik, 3-4 urterako plan estrategikoari ere ematen diogu forma AZKtik. Orklirentzat iparorratza dena hezurdura da guretzat. Maketazioan zailtzen lagundu digun lan horietako bat da.
Teilaturik gabeko etxea
Ikus-entzunezkoak eta maketazio lanak ez ezik, hainbat euskarrietarako diseinatzen ere aritzen gara. Azoketarako stand-ak diseinatzen ditugu. Espazio horietan bezeroak etxeko epelean bezain eroso sentitzea da helburua.