Begirada jaso eta kanpo-perspektiba zabalago batetik EMUNi begiratzeko eskatu ziguten eta begirada horretan zer ikusten genuen esateko. Elkar ezagutza horretan baina, EMUN eta emunkideak gertutik ezagutu genituen eta horrek lagundu zuen errotik kanpora jo ostean, kanpotik errora jotzeko.
Emun
Eman eta jaso
MARKAGINTZA / WEB DISEINUA






Ispilu digitala
Ekosistema digitalean ere islatu dugu eskuz-esku egindako marka-lanketa. Webgunea eraberritu genuen, nola tripak, hala azala. EMUNen egitekoa modu argi eta ulerterrazean azaltzeko erronkari heldu genion eta hortik jaio zen webgune berria: www.emun.eus

Uberak eta marka(k)
Emunen izatea era gardenagoan islatzeko, aurretiko markari zertzelada txiki batzuk aldatu genizkion, detaileetan baitago EMUNen diferentzia. Honela, EMUNen balioak zainduz, marka lanketa osoa egin genuen eta landutakoa aplikazio desberdinetara eraman genuen: tote boltsak, bisita-txartelak, aurkezpen korporatiboak eta koadernoak, esaterako.




Eraldaketan jardunaldiak
Zalantzari leiho bat ireki dio EMUNek Eraldaketan jardunaldiekin. Elkarlanean jardun dugu kanpainaren ideian eta kontzeptualizazioan zein garapenean. Kanpaina honen sustapenerako, landing berriaren eta kartelen diseinuetan, eta promo bideoan aritu gara lanean, besteak beste.
Ikusi eta entzun
Ekosistema digitalean ere islatu dugu eskuz-esku egindako marka-lanketa. Edukia dosi txikitan kontsumitzen dugu. Eta, horri erantzunez, ikus-entzunezko laburrak ere ekoitzi ditugu, emunkideei lurrak mugitu dizkieten gaiei ahotsa eman eta besteongan ere eragiteko.
”Gure zerbitzuetan onena emateko ahalegina egiten dugu, AZKk egiten duguna ahalik eta ondoen kontatzen erakutsi digu. Momentuko gure komunikazio beharrak ezagutu, ulertu eta EMUNen komunikazio gaitasuna urrutira iritsi daitekeela erakutsi digu AZKko lantaldeak.
Oihan Zubizarreta Iribecampos
