Skip to main content

Ikus-entzunezko teknikari baten bila ari gara AZKren lantaldea osatzeko.

ESKAINTZAREN DESKRIBAPENA:

Ikus-entzunezko lanetan arituko den teknikari bila gabiltza.

Ikus-entzunezko lanen preprodukzioa, produkzioa eta postprodukzioa landuko ditu, prozesu osoan parte hartuta: ideazioa, gidoigintza, grabaketak, edizio lanak…

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

  • Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua edo Ikus-entzunezko Lanbide Heziketako titulazioa izatea.
  • Adobe programak eta Final Cut Pro ondo menperatzea eta esperientzia izatea.
  • Trebetasun maila altua bideogintzan, argakilaritzan eta edizioan.
  • Gidabaimena.
  • Euskara C1 maila.

BALORATUKO DIREN GAITASUN PROFESIONALAK:

  • Diseinuan eta Motion Graphics-en ezagutza eta esperientzia.
  • Gidogintzarako eta Storytelling-erako gaitasuna.

GAITASUN PERTSONALAK:

  • Profesionalki euskaraz zein gaztelaniaz lan egiteko gaitasuna.
  • Autonomia eta proaktibitatea.
  • Bezero arretarako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

BALDINTZAK

  • Lanean hasteko data: urtarrilak 29, astelehena
  • Lanaldi osoa
  • 6 hilabeteko probaldia, ondoren jarraitzeko aukerarekin
  • Soldata duina

CV-AK BIDALTZEKO

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?