Skip to main content

Julen Onandia praktikak burutzen ari da gurean irail hasieratik eta, guztira, hiru hilabete emango ditu gurekin. Elkarrizketa honekin hobeto ezagutuko duzue Julen.

Lehenik eta behin, aurkeztu zure burua.

Julen Onandia dut izena, eta 19 urteko gazte arrasatearra naiz.

Zer ikasi duzu eta non.

Marketing eta Publizitatea ikasi dut, AZK-ra heldu baino lehenago, Donostiko Nazaret Zentroan egindako bi urteko zikloan.

Praktikaldian zaude orain, zer nolako lanak burutzen ari zara?

Praktikak hasi baino lehen, argi nuen zein zen nire helburua: denetarik egitea. Honen ostean lanean hasiko naiz, baina lehenago nire afizioak eta trebetasunak zehaztea nahiko nituzke (prozesuan nago), erosoen egiten dudan lana zein den ikusteko. Horregatik, oso pozik nago egindako lanekin, apur bat denetarik eginda nire trebetasunak probatzen eta hobetzen ditudalako. Laburtzen, sare sozialak, web orriak, diseinua eta edukiak ari naiz ikusten.

Zergatik aukeratu zenuen AZK?

Publizitate agentzia txikiago batean lan egin nuen duela urte bat, eta egia esan tamainako proiektuak eskuen artean edukitzeko gogo handiak bultzatu ninduen AZK-ra. Enpresaren itxura ona ere faktore garrantzitsua izan zen, profesionaltasuna bilatzen nengoelako.

julen-onandia

Zer inpresio duzu AZK agentziari buruz?, nolakoa da enpresa barrutik?

Argi dago eskarmentu handiko agentzia dela, eta hori nik egunero berresten dut. Bestalde, giro ezin-hobea dago lan gogorra egiteko, alaitasuna alde batera utzi gabe.

Zeintzuk dira zure asmoak etorkizunerako, ikasten jarraitu, lanean hasi…?

Lehen esandako moduan, lanean jarraituko dut. Nire 19 urteko esperientziak erakutsi dit askoz hobeto ikasten dela eginez, beste edozer baino.

Non ikusten duzu zure burua urte gutxi barru?

Ez dakit. Gaur egun bakarrik orainaldian bizi naiz. Esan beharra dago alternatibak hainbeste direla, ez duela merezi denbora honetan pentsatzen pasatzeak. Gainera, ziurgabetasunaren eremuan arrain bat uretan aurkitzen den moduan aurkitzen naiz ni, eta horrela jarraitzeko asmoa dut.

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?