Skip to main content

Batzuentzat sormena DON bat da. Beste batzuentzat, teknika bat. Txispa bat moduan agertzen da batzuetan: irudi bat, esaldi bat, ustekabeko asoziazio bat. Beste batzuetan egoskorra eta zorrotza da, oraindik formarik ez duen zerbaiten bila
egindako indusketa geldo baten antzekoa.

Nire kasuan zoriontasuna da, inperfektua, deseroso, galdera, ekintza, kuriositatea, akatsa, aldaketa, 0tik hastea, paper zuria, ideiak konektatzea, umorea,…

Sormena muskulu bat da, egunero entrenatzen dugu kosziente edo inkoszienteki. Sormena ez da ideia bat izatea, ideia egokiak aurkitzea da. Konektaturik ez zeuden ideak konektatzea da. Egunerokoari berria balitz bezela begiratzea da. Jolastea da.

Eta noiz hasten da sormena? Zenbat urte ditu nire sormenak? Zenbat bider galdetzen digute umetan; Eta zuk zer izan nahi duzu handitan? Eta orduan erantzunak izaten dira aktorea, futbolista, abeslaria,… baina handitzen goazen arabera… zientifikoa, teknologikoa, humanistikoa,… hautatu behar ditut eta hasi dira gure bideak bideratzen. Orduan ingeniaritza, magisteritza, medikuntza,…

“Denok gara sortzaile” horrelaxe dio Toni Segarrak. “Todos somos creativos. Solo hay que poner al ser humano en el contexto determinado para que esta capacidad aparezca”.

Sormena ez da kopiatzea. Askotan “sormena” deitzen dena, berez, ukituak dituen imitazioa da. Inspiratzea ondo dago, baina beste leku batean funtzionatu duena errepikatzen dugunean, segurua dena egiten ari gara, ez sortzailea dena. Egia esan askotan beste batentzat hain ona dena guk kopiatu eta gure bezeroekin ez du funtzionatzen.

Kopiatu gabe sortzea ez da erraza. Baina sormena da marka bat mugitzeko, elkarrizketa bat aldatzeko edo sektore bat eraldatzeko boterea duen bakarra.

Beraz, ni bezalako paper zuri baten aurrean bazaude, ongi etorri: sormenaren lurraldean sartu berri zara.

 

azk-logo
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.