Skip to main content

Marka esanguratsu ororen bihotz taupadatsua da. Gainera aurreko post-ean umorearen garrantzia ere aipatu dugu sormenerako eta bide berdinetik jarraitu nahi dugu.

Brandingaren munduan, marka bat sortzea ez da logo bat diseinatzea edo kolore-paleta bat aukeratzea bakarrik; marka bat sortzea da zure burua eta zure publikoaren mundua elkarlotzea, hura sakon ulertzea eta bere inguruan unibertso oso bat eraikitzea: istorio koherentea, emozioz betea eta jendearekin konektatzen duena. 

Horretarako ezinbestekoa da enpatia izatea, sormena piztea eta gizarte-trebetasuna lantzea. McGhee-k (1999) azpimarratzen duenez, 50eko hamarkadatik hona dozenaka ikerketak frogatu dute umorearen eta sormenaren arteko lotura estua; umore zentzu aberatsa duten pertsonek, oro har, sortzaileagoak izaten dira, eta ez da kasualitatea, izan ere, bai umoreak bai sormenak informazioa transmititzeko eta erreakzio jakin bat (barrea, enpatia, interesa…) pizteko gaitasuna dute, eta biak lotuta daude ingurua modu malgu eta azkarrean ulertzeko eta komunikatzeko ahalmenarekin. 

Merkatu jendetsu eta aldakorrean, enpresek bizirauteko etengabe berritu behar dituzte produktu, zerbitzu eta prozesuak, eta berrikuntza hori sormenetik elikatzen da. 

Sormen-potentziala gaitasun fisiko baten antzekoa da: zenbat eta gehiago landu, orduan eta indartsuagoa bihurtzen da; horregatik, ezinbestekoa da garunaren “muskulua” lantzeko ariketa sortzaileen programa bat izatea, markaren nortasuna, mezua eta estrategia forma berrietan esploratzeko eta bizirik mantentzeko. AZKn argi daukagu branding sortzailea ez dela apaingarri bat, baizik eta marka esanguratsu baten bihotza, eta gure ikuspegia lau zutabetan oinarritzen da: entzun, helburuzko kontzeptualizazioa garatu, esperientziak diseinatu eta ez soilik irudiak, eta azkenik, neurtu eta etengabe eboluzionatu. 

Sormenarekin eta helburuarekin uztartzen den marka bat ez da soilik ikusgai izango, baizik eta bizia, eraldatzailea eta gogoangarria izango da, zarenaren eta jendeak zugandik gogoratzen duenaren arteko zubi sendoa eraikiz.

Gure munduak konponbide sortzaileak behar ditu.

azk-logo
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.