Skip to main content
EkitaldiakFormazioaSormena

JARDUNALDI JURIDIKOA KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO URTEAN

By 2025-09-02No Comments

Irailaren 16an, asteartea, “Kooperatibismoa jarduera-sektore berrietan” izeneko jardunaldia ospatuko da Bilboko Azkuna Zentroan, Alhondigan, arratsaldeko 15:30etan.

Jardunaldia Patxi Olabarria Furundarena, Kooperatiben Kontseiluko presidenteak, egingo duen aurkezpenarekin hasiko da.

Ondoren, Gemma Fajado García doktoreak “Kooperatiba-sozietateak jarduera-sektore berrietan, autonomia-erkidegoko araudiaren arabera” izeneko ponentzia eskainiko du.

Jardunaldiaren bigarren zatia mahai-inguruari eskainiko zaio, “Kooperatibismo berria euskal errealitatean: alderdi juridikoak eta praktikoak” gai nagusia aztertuz. Horretarako ondorengo gai hauek aztertuko dira:

  • Zerbitzu publikoetarako kooperatibak
  • Plataformako kooperatiba digitalak
  • Energia berriztagarrietako kooperatibak
  • Startup kooperatiboak
  • Erabilera-lagapeneko araubidezko kooperatibak

Azkenik, jardunaldia Elena Pérez Barredo, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak, amaituko du.

Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

azk-logo
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.