Vitalis

Hegoak eman dizkigun hegaldia

Edertasuna ulertzeko modu guztietara zabalik, Vitalis-ekin alor berri batera jauzi egin dugu eta proiektu berri honen hainbat komunikazio lan burutzen ari gara, bidelagun zoragarriekin. Ideia eta ekintza berriekin jantziko dugu aurrerantzean ere abiatu berri dugun bide hau.

ARGAZKIGINTZA / WEB DISEINUA

Erakuslehio digitala

Zorroztasunez eta mimo handiz diseinatu ditugu Vitalisen erakusleiho digitala osatzen duten bi kanal nagusiak: webgunea eta Instagram kontua. Biek ala biek jasotzen dute erabiltzailearen intereseko informazio argia eta antolatua, eta informazio hori osatzen duten iruditeria eta ikonografia.

Argazkilaritza

Vitalisen komunikazioan paper garrantzitsua jokatzen dute irudiek eta, beraz, oso ondo zaindu dira. Era berean, hurbiltasuna eta naturaltasuna helburu, Euskal Herrian ezagunak eta maitatuak diren bi pertsona dira estetika zentroaren irudi: Sara Cozar eta Julen Telleria.

PAPERGINTZA