San Fermin Ikastola

Bizitzarako eskola

Urrunekoa gertu sentitzeko eta gertukoa balioan jartzeko aukera ematen digu San Fermin Ikastolak. Zubiak eraikitzekoa. Zubilan horiek komunikazioaren eta markagintzaren bidez egiteko aukera eta ardura daukagu. 

MARKAGINTZA

Nortasuna sendotzen

Geroa gaurtik eraikitzen hasi ahal izateko, garrantzitsua da nondik gatozen jakitea. Arraunlarien gisan, atzera begira hasi ginen, aurrera egin ahal izateko. Izena izanaren parte denez, horri heldu genion eta iruditeria eraldatuta, nortasuna sendotu dugu.

Jolasten duen marka

Koloreek eta formek eraikitakoa deseraikitzeko aukera ematen dute; eta, oinarri beraren baitan, eraikitzekoa. Jolaserako aukera ematen dute, etengabe sortzekoa.  

Hitzekin ere jolastu daiteke

Iruditara eraman ditugu aurrez, elkarrizketa eta talde saioetan bildutakoak. Forma eta koloreetan islatu ditugu San Fermin Ikastola osatzen duen familiak esandakoak. Jasotakoak hitzetara ere eraman ditugu hutsik zegoen marka plataforma bat jantzita.     

IDENTITATEA IRUDIEKIN ETA HITZEKIN ERROTZEN

Elkarrekin egindako bidea

San Fermin Ikastolan argi dute bidea norberak egiten duela. Eta marka sendotzeko bide hau elkarrekin egin dugu, batera. Prozesuan San Fermin Ikastolako ikasleek, langileek eta familiek hartu dute parte. Parte garenean sentitzen baitugu gure.