Zerbitzu globalak komunikazioan
Apirilaren 11etik 17ra LANA Kooperatibak Bauma 2016 azokan parte hartu zuen, Munichen. Azoka hau eraikuntza sektoreko garrantzitsuenetako bat da, eta LANAk sektore honetan jarduten du, hain zuzen ere, enkofratuak egiteko oholak, besteak beste, ekoizten baititu.
Azoka sektorial honetarako, hainbat elementu prestatu genituen, hala nola:
-stand-a apaindu panelekin, jasangarritasunarekin zerikusia duten balioak adieraziz
-produktu erakustokiak, argiztatutako multzo eskultorikoen gisara
-merchandising gaiak: aterkiak eta kantinplorak
-diptiko eta beste informazio elementu batzuk