Zerbitzu globalak komunikazioan
LANA S. Coop. MONDRAGON Taldeko kooperatiba zuraren bigarren transformazioan aritzen da, eraikuntza sektorerako produktu eta soluzio berritzaileak eskainiz, kofratuak bereziki. Bi fabrika ditu, Oñatin (Gipuzkoa) eta Txekiar Errepublikan.
Irudi korporatibo kosmopolita landu dugu, nazioarteko merkatuetan bere presentzia gero eta handiagoa baita.
“Munduan zehar, sustraiei eutsiz” euskarazko leloak ideia hau indartzen du.
Webgunean naturari lotutako irudiak dira nagusi, negozioaren filosofia jasangarria azpimarratzeko.
Alde praktikoari begiratuta, garrantzitsua da katalogoak eta produktu fitxak hainbat hizkuntzatan uneoro eguneraturik eta online eskuragarri izateko egiten den lana.