Zerbitzu globalak komunikazioan
Arizmendi Ikastolak, Debagoieneko (Gipuzkoa) hainbat herritan kokaturik, Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen du bere hezkuntza metodologia. Pedagogia honen arabera irakasleak zaintza eta maitasuna adierazten dizkio haurrari, bere garapen emozional eta kognitiboa sendotze aldera.
Pedagogia honek, besteak beste, gune arkitektoniko berritzaileak proposatzen ditu, eta alderdi hauek ondo txertatzen dira komunikazio orokorrean eta baita ikasleen kaptazio kanpainetan ere: Haur Hezkuntza (0-6 urte), Lehen Hezkuntza (6-12) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16).