Zerbitzu globalak komunikazioan

AGA
1963az geroztik eta segurtasuna ardatz hartuta, AGAk produktu mota ugari egin ditu. Denboran zehar, enpresak merkatuaren eskakizun eta aldaketetara egokitzen joan da. Hala ere, gaur egun teknologiak nahiz digitalizazioak aldaketa sakonago bat eskatzen digute, bai forma aldetik baina baita mentalitate aldetik ere. Ezinbestekoa da marka ikuspuntuaren zein kultura korporatiboaren aldaketa bat, kontsumo usadio berriek eskatzen dituzten erritmoetara taxuz egokitu eta erantzun ahal izateko.
1go erronka: Markaren gaur egungo egoeraren diagnostikoa (garrantzia, ezagutza, bereiztea, leialtasuna…) lehiakideekiko eta merkatuarekiko.
2. erronka: Gaur egungo produktu-zerbitzuek eta marka korporatiboak, jaio zenetik, betetzen dituzten espazioaren (posizionamendua) definizioa.
3. erronka: Produktu berriaren irteeraren eta negozio-estrategia berriaren aurrean, bezeroen eskakizunetara egokitzen den identitatearen eta irudiaren bilaketa.
4. erronka: Arkitektura korporatibo berriaren sorkuntza, enpresaren barne funtzionamenduari noranzkoa eta koherentzia eman diezazkion
5. erronka: Kontsumo merkatuari zuzendutako Vehoo marka eta produktu berria azoka, komunikabide eta sare sozialetan plazaratzeko Ekintzen Plana.