MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

Ezagutzaren transferentzia

Norantza berean joan ahal izateko, bi norabideetako komunikazioa da Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin daukaguna. Beraiek ikasketa eredua, eskaintza eta eskolaren berezigarriak transmititzen dizkigute; gerora, guk, horiek komunikatu ahal izateko. Hartu eman aberats bezain berezia da, gertukoa. Etengabeko hartu emanean gaude, atzera ez geratzeko eta etorkizuneko erronkei orainetik erantzuteko.

KOMUNIKAZIOA
image description
image description
image description

Transmisioa hainbat bideetatik

Paperean nahiz digitalean, irudi bidez eta idatziz, komunikatzen dugu. Sortzen duguna zabala da: eskuorriak, katalogoak, publizitatea, sare sozialetarako edukia, bideoak…

Formatu eta euskarriak, hamaika

Egunero-egunero sareak aktibo mantentzeko, horietarako edukia sortzen dugu: izan grafikoa edo ikus-entzunezkoa. Edukian fokua jartzen dugun arren, jarraitzaile ez direnengana iristeko publizitatea ere kudeatzen dugu.

UNEAN UNEKO BEHARREI ERANTZUNEZ KOMUNIKATZEN

Efemeride den eguna

PBLday eguna egutegian gorriz biribiltzen dugun horietakoa da. Ikasleen proiektuak, zuzeneko irratia, erreferenteen hitzaldiak… denetik biltzen du. Dena den, egun horrez gain, beste hamaika ekitaldi antolatzen ditugu urten zehar, diploma banaketa kasu.