Lana

Lanaz gozatzen

Inguratzen gaituen natura maitatzeko eta berau sentituz sortzeko aukera ematen digu LANAk. Lanaz eta naturaz gozatzekoa: sustraietara bidea egin eta errotik komunikatzekoa. Irudi bidez, idatziz, diseinuarekin…  

DISEINUA / MARKAGINTZA

EGURRA UKITZEA BEZALA

Klik batekin egurra usaintzea

Irudi bidez LANAren eguneroko lanabesa den egurra usaintzera ailegatu gaitezke. Eta egurra zuhaitz denetik pellet, habe edo izaterainoko prozesua argazkitan jasotzeko aukera daukagu, irudiek ere LANAren jatorria, lan prozesua eta filosofia konta diezagukete eta.

Egurretik paperera eta digitalera

Hainbat adarretako edukia biltzen dugu eskuorrietan: irudiak, testu informatiboak… Papera bera ere, ukitze hutsa,  komunikazio bide bat da!  Paperera eramandako informazioa euskarri digitaletatik ere zabaltzen dugu, sare horietako komunikazio kodeetan. 

Nolako zura, halako ezpala

Ekosistema digital horren guztiaren etxe, aterpe, da LANAren webgunea. LANAren izate guztia islatzen da bertan: sorrera, produktuak… 

Bertan egon gabe, natura senti dezaten

Berrikuntza naturatik, natura aintzat hartuta, egiten dute LANAn. Horregatik, azoketan, LANAren stand-a arnasgune izaten da. Bertaratzen direnek natura senti dezakete, egurra ukitu, usaindu. Euskal Herrian egon gabe, euskal naturguneetara bidaiatu.