Goizper

Ikuspuntu desberdinetatik begira

Hari-mutur askoko soka da Goizper; eta, horri esker, hainbat esparrutatik komunikatzeko aukera ematen digu: argazkigintza, diseinua, packaginga… industriatik naturarako bidea egiten laguntzen digun bidaialagun paregabea da.

DISEINUA / PACKAGING / 3D STANDAK

Lehen urratsetik azkeneraino

Produktuaren sortze prozesuaren parte gara: diseinutik hasi, berau kamararekin jaso, eskuorriak diseinatu, maketatu, piktogramak eta trokelak zehaztu… produktua bilduko duen enbalatzeaz ere arduratzen gara. Azalaz ez ezik, mamiaz ere arduratzen gara!

SORTZE PROZESU GUZTIAN ERAGILE AKTIBO GARA

Stand-a ere produktuaren parte ONLINE ere!

Azoketarako stand-ak ere prestatzen ditugu. Produktuaren ertz guztiak eta balio bereizgarria standaren hormetan, eta paretetatik harago, islatzen dugu. Guzti honi bira bat eman eta online formatura eraman dugu Goizperren produktua!

3D stand birtuala