Nor gara

30 URTETIK GORAKO IBILBIDEA
13 PERTSONAKO TALDEA
50 BIDELAGUN BAINO GEHIAGO
…eta erronkak hamaika!

GIZATASUNA ARDATZ

Pertsonak erdigunean jarrita, ardatz horri biraka komunikatzen dugu. Bezeroaren esentzian topatzen dugu mamia, eta horri tiraka unibertso oso bat sortzen dugu. Elkarrekin. Batera. Azalak ere komunikatzen duela jakinda, horri ere behar adina zaintza ematen diogu; baina mimo bereziz zaintzen duguna pertsona da. Pertsonek ematen baitiote bizia markari, ilusio taupadak proiektuari, zentzua ekosistemari.

Zer egiten dugu?

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA

Paperaren ehundura, hitzik gabe esaten duguna, email bateko agurra, argazkian ikusten ez dena… guztiak komunikatzen du. Zentzumen guztiek garamatzate bidaiatzera, sentitzera, komunikatzera; guztietan jartzen dugu fokua, baina argia ikustarazi nahi diozuenari ematen diogu. Errotik abiatzen den komunikazio estrategikoa da eskaintzen duguna.

Markagintza

  • Analisia eta diagnostikoa
  • Marka plafatorma
  • Marka eraikuntza eta garapena
  • Identitate bisualaren eta berbalaren garapena
  • Marken aktibazioa
  • Marka kultura
  • Marken ebaluazioa

Edukien sorkuntza

  • Diseinua
  • Gidoigintza
  • Bideogintza eta edizioa
  • Argazkilaritza
  • Packaging-a
  • Aurkezpenak
  • Ekitaldiak
  • Mechandising-a

Komunikazio digitala

  • Sare sozialen aktibazioa eta kudeaketa
  • Webguneen diseinua, sorkuntza eta garapena
  • Marketin kanpainak
  • Newsletterrak
  • Formatu berritzaileak: esperientzia birtualak, 3D espazioak…
  • Neurketak
Nola egiten dugu?

NEURRIRA EGINDAKO JANTZIA

Haria hartu eta harremanak josten ditugu. Zurekin, bezeroarekin, hornitzailearekin, kolaboratzaileekin. Sare-jostunak gara. Neurrira egiten dugu joskintza lana: pertsona bakoitzaren beharren araberakoa izango da erantzuna.

Bidailagun bakoitza bidaia bat da, beraz; eta guretzat, bidaiatzeko lekurik ederrenak pertsonak dira.

Bide berri bati ekin nahi diozu?
Egin ditzagun bideak elkarrekin, paraleloan!

Jarri harremanetan gurekin!