Gizatasuna ardatz
Pertsonak erdigunean jarrita, ardatz horri biraka komunikatzen dugu. Bezeroaren esentzian topatzen dugu mamia, eta horri tiraka unibertso oso bat sortzen dugu. Elkarrekin. Batera. Azalak ere komunikatzen duela jakinda, horri ere behar adina zaintza ematen diogu; baina mimo bereziz zaintzen duguna pertsona da. Pertsonek ematen baitiote bizia markari, ilusio taupadak proiektuari, zentzua ekosistemari.

15
pertsonako lantaldea
35
urtetik gorako ibilbidea
50
bidelagun baino gehiago

Zer egiten dugu?
Komunikazio estrategikoa
Paperaren ehundura, hitzik gabe esaten duguna, email bateko agurra, argazkian ikusten ez dena… guztiak komunikatzen du. Zentzumen guztiek garamatzate bidaiatzera, sentitzera, komunikatzera; guztietan jartzen dugu fokua, baina argia ikustarazi nahi diozuenari ematen diogu. Errotik abiatzen den komunikazio estrategikoa da eskaintzen duguna.
Neurketak

MARKAGINTZA
Marka estrategia
 Analisia eta diagnostikoa
 Marka eraikuntza eta garapena
 Identitate bisuala eta berbala
 Marken aktibazioa
 Marken ebaluazioa

KOMUNIKAZIOA
Komunikazio estrategia
 Barne komunikazioa eta kanpo komunikazioa
 Sare sozialen aktibazioa eta kudeaketa
 Webguneen diseinua, sorkuntza eta garapena
 Marketing kanpainak
 Ekitaldiak
 Monitorizazioa eta neurketak

EDUKIEN SORKUNTZA
Diseinua
 Erredakzioa
 Bideogintza
 Newsletterrak
 Aurkezpenak
 Argazkilaritza
 Packaging-a
 Esperientzia birtualak
Neurketak
Nola egiten dugu lan?
Neurrira egindako jantziak
Haria hartu eta harremanak josten ditugu. Zurekin, bezeroarekin, hornitzailearekin, kolaboratzaileekin. Sare-jostunak gara. Neurrira egiten dugu joskintza lana: pertsona bakoitzaren beharren araberakoa izango da erantzuna.
Bidailagun bakoitza bidaia bat da, beraz; eta guretzat, bidaiatzeko lekurik ederrenak pertsonak dira.
 
