Emun

Eman eta jaso

Begirada jaso eta kanpo-perspektiba zabalago batetik EMUNi begiratzeko eskatu ziguten eta begirada horretan zer ikusten genuen esateko. Elkar ezagutza horretan baina, EMUN eta emunkideak gertutik ezagutu genituen eta horrek lagundu zuen errotik kanpora jo ostean, kanpotik errora jotzeko.

MARKAGINTZA / WEB DISEINUA

Ispilu digitala

Ekosistema digitalean ere islatu dugu eskuz-esku egindako marka-lanketa. Webgunea eraberritu genuen, nola tripak, hala azala. EMUNen egitekoa modu argi eta ulerterrazean azaltzeko erronkari heldu genion eta hortik jaio zen webgune berria: www.emun.eus

Uberak eta marka(k)

Emunen izatea era gardenagoan islatzeko, aurretiko markari zertzelada txiki batzuk aldatu genizkion, detaileetan baitago EMUNen diferentzia. Honela, EMUNen balioak zainduz, marka lanketa osoa egin genuen eta landutakoa aplikazio desberdinetara eraman genuen: tote boltsak, bisita-txartelak, aurkezpen korporatiboak eta koadernoak, esaterako.

Ikusi eta entzun

Ekosistema digitalean ere islatu dugu eskuz-esku egindako marka-lanketa. Edukia dosi txikitan kontsumitzen dugu. Eta, horri erantzunez, ikus-entzunezko laburrak ere ekoitzi ditugu, emunkideei lurrak mugitu dizkieten gaiei ahotsa eman eta besteongan ere eragiteko.