Debagoiena 2030

Etorkizunari so, gaurtik eraldatzeko

Debagoiena 2030 garapen iraunkorreko sarean hainbat komunikazio lan josten ari gara, marka garapenetik abiatuta, askotariko eduki edota euskarrietaraino. Eraldaketaren mugimenduan jarduteak zentzu berezia ematen dio gure lanari; eta horregatik, aurrekaririk gabeko egitasmo kolektibo hau aukera bat bezala bizi dugu AZKn bertan ere, arazo konplexuei soluzio partekatuak bilatu eta Debagoiena eraldatzeko, komunikazioa zutabe ezinbestekoa delakoan.  

MARKA GARAPENA

Marka eskuliburua, bidaide

Markaren sorrera eta garapena egin ondoren, marka eskuliburuan jaso ditugu berau osatzen duten ardatz guztiak, diseinu arauekin lagunduta. Eskuliburu honetan dago, D2030 markaren baitan eraikitzen den guztiaren oinarria.

Aplikazioak

Liburuak, txostenak, roll-up euskarriak, gutunazalak… eta hamaika aplikazio diseinatu ditugu, online zein offline kanalen bidez zabaltzeko.

Eragin eremuak ikurretan

Erronkak edota eragin eremuak islatu eta antolatzeko, ikur propioak sortu ditugu.