Arizmendi

Konfiantza mugarri

Aspaldiko lagunen antzera, gertukoa, gardena, sendoa eta konfiantzazkoa da Arizmendirekin dugun hartu-emana. Eta, Arizmendik ere, horrelako harremana du bere inguruarekin, konfiantzan eraikitakoa.

Hezkuntza eraldatzeaz gain, gizartea eraldatzeko grina duen Ikastola da.  Konfiantzatik lortuko du aldaketa hori eta, gu ere, aldaketa horretara batzen gara.

KOMUNIKAZIOA

Konfiantzatik, ametsak betetzen

Geroa aldatzeko eta ametsak betetzeko, konfiantzan oinarritutako pedagogia garatu du Arizmendik. Hori jendarteari azaltzeko hainbat euskarri sortu ditugu, besteak beste ikus-entzunezkoa.

Ametsak paperera

Irudietara ez ezik, paperera ere ekarri dugu Arizmendiren kontakizuna. “Ametsak betetzeko daudelako” liburua diseinatu eta maketatu dugu.

Espazioaren garrantzia

Konfiantzaren Pedagogian espazioek berebiziko garrantzia dute. Hori azaltzeko espazioak argazkitan jaso ditugu. 

WEBGUNEA ERE ARIZMENDIREN ARGAZKI BAT DA

Gu bozgoragailu

Ikusten duzuen moduan, eraldaketa horretan hamaika dira Arizmendik ematen dituen urratsak, egiten dituen ekarpenak. Horiek gizarteratzeko ahalegina egiten dugu guk, prentsa oharrak idatziz, deialdiak gauzatuz eta bestelako bideetatik egindakoari oihartzuna emanda.

Ibilbide guztian zehar bidelagun

Lanerako bidea ere Arizmendirekin egiteko aukera dago. Aukera horren berri emateko sareak ezinbesteko tresna dira. Gazteak sarean daudenez, eta bidea beraiekin egin nahi badugu, guk ere sarean egon behar baitugu.

Gurpilari eragiten

Proiektua emaitzak neurtzen biribiltzen dugu. Baina emaitza horiek beste hasiera bat dakarte, horien baitako erantzuna ematen baitugu, proiektua etengabe eraldatzen eta hobetzen joan dadin.