Adinberri

Belaunaldiak harilkatuz

Adinberri Fundazioak ate berri bat zabaldu digu eta errealitate berri bat ezagutzeko parada eman digu: adinekoena. Usteak erdia ustel direla ere erakutsi. Ustez ezkorra, tristea eta grisa zelakoa, argia, indartsua eta koloretsua dela erakutsi baitigu. Uneoro, adineko pertsonak erdigunean jarrita komunikatu dugu eta hurrunekoa zitzaiguna gertu sentitzeko balio izan digu.

Hainbat euskarritan komunikatzeko aukera eman digu, gainera: ekitaldien bidez, sare sozialetan, telebistan…

KOMUNIKAZIOA

Irudiekin kontatzen

Irudien gizartean bizi garenez, lerro artekoak ere irudi bidez kontatzeko saiakera egiten dugu. Haimaika eratara: Adinberri Fundazioaren itzaleko lanak bideo korporatibo batean jasota, Adinberriren helburuarekin bat doan telebista saioa ekoitzi dugu, fundazioak finantzatutako proiektuak ikus-entzunezkoen bidez azaldu ditugu…

Adinberri telebista programa zuzendu dugu; eta saioaren produkzioaz, gidoiaz eta hedapenaz ere arduratu gara. Leiho berri bat zabaltzea bezalako izan da, haize freskoa ekarri diguna!

Mezua barneratzen

Komunikatzen genuen hori gizarteak ulertzeko, etengabeko hartu emana izan dugu bezeroekin, beren egitekoa ondo barneratzeko eta Adinberriren mezua gure egiteko.

Gure sentitzen dugun mezu hori, irudiekin ez ezik, beste hainbat euskarritan ere komunikatzeko aukera ematen digu: sare sozialetan, ekitaldietan, webgunearen bidez… Azken honen edukiaz eta diseinuaz ere arduratu gara.