Herriaren marka eraberritu eta komunikazio estrategia herritarren ohitura eta beharretara egokitzeko urratsa egin du Otxandioko Udalak eta gu bidelagun (izan) gara.
Otxandioko udala
Biziguraz betie
MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIOA
Marka berri bat, ariketa kolektibo bat
Rebranding lanketa osoa egiteko ezinbestekoa izan da erabili dugun metodologia parte-hartzailea eta haren bidez pertsonak erdigunean jartzea. Hori horrela, esan dezakegu marka berriaren sorrera ariketa kolektibo herritarra bilakatu dela eta ondorioz, emaitza errotzeko bidea askoz ere errazagoa izan da.


Herritarrak informatzeko kanalak
Elkarlanean jarraitzen dugu orain, herriko aldizkariaren zein sare sozialen kudeaketarekin eta beste zenbait behar komunikatibori erantzuten, herritarrak informatu eta Udala herritarrengandik gertu egotea iparrorratz dugularik.


Erronka berriei aurrea hartzea helburu
Edonola ere egiten dugun lanetik garrantzitsuena zera da: erronka berriei aurrea hartu eta planteamendu berritzaileak garatzea, elkarlanean, komunikazio estrategikoa oinarri. Herritarrek herrian bertan kontsumitzera bultzatu eta tokiko komertzioa sustatzeko kanpaina bat garatu dugu, besteak beste, ‘Poltsa bete Otxandion’ lelopean, tokiko hamaika komertzioekin.
Otxandioren leloak ‘biziguraz betie’ dio eta herri bat bizia izan dadin, gakoa da udalak komunikazio eraginkorra izatea, bizia eta norabide anitzekoa.
