Skip to main content

Diseinatzaile grafiko lanetan arituko den langile baten bila ari gara AZK-ko taldekideok, amatasun baja bat kubritzeko urtarriletik aurrera.

FUNTZIO NAGUSIAK

Online zein offline diseinuak

Marka identitateen eta eskuliburuen sorkuntza

Aldizkari eta liburuen maketazioa

Webguneetako bannerren eta sare sozialetako iragarkien diseinuak

Webguneen diseinua

Komunikazio kanpainen iruditeria osorasunean

Euskarri fisikoen diseinua eta inprentarako prestaketa (arte finalak)

 

OINARRIZKO ESKAKIZUNAK

Diseinu grafikoari lotutako ikasketak

Diseinatzaile grafiko lanetan esperientzia izatea

Programa hauetan lan egiteko maila altua izatea: Illustrator, InDesign, Photoshop, Lightroom, Premiere…

Ekintzailea eta sortzailea izatea

Taldean lan egiteko gaitasuna izatea

Euskara ulertu eta hitz egitea

BALORATUKO DA

Webgintza: html edo wordpress maneiatzeko konpetentziak

Animazioa egiten jakitea

Marrazketarako eta ilustraziorako gaitasuna

Komunikazioaren baitako bestelako alorren inguruko jakintza izatea: ikus-entzunezkoak, argazkilaritza, gidoigintza, marketing-a…

Motion graphic ikus-entzunezkoak

Adimen Artifizialeko programen ezagutza eta erabileran esperientzia

Euskarazko C1 edo C2 ziurtagiria izatea

LAN BALDINTZAK

40 ordu astean, astelehenetik ostiralera 07:00-15:00 ordutegi jarraituan

Astean 1-2 egun telelana egiteko aukera

Soldata duina

Lanean hasteko data: urtarrilak 7

Interesa baduzu, bidali mezua millarramendi@azk.eus helbidera azaroaren 21a baino lehen.

azk-logo
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.