Skip to main content

Sormena eta umorea lagun banaezinak dira berrikuntzarako bidaian. Barreari gure sormen-prozesuan sartzen uzten diogunean, ateak irekitzen dizkiegu ideia berriei, konexio harrigarriei eta ohi kanpoko irtenbideei. Umoreak ondo sentiarazteaz gain, geure burua aurreiritzietatik eta zurruntasunetatik askatzen du, sormena aske ibiltzeko espazio perfektua sortuz. 

Sormenak askatasuna behar du. Eta gauza gutxik askatzen gaitu barre-algara batek adina. Umoreak egunerokoa hartu eta muturrera eramaten du, zerbait desberdina ikus dezagun. Zerbaitek barre eragiten digunean, harritzea lortu duelako da. Eta hor sortzen da sormena: sorpresan.

Gaztetatik barneratzen digute ikasketak serio hartu behar direla. Eta gero, lan merkatuan sartzen garenean beti nagusiaren erabakien menpe gaude, edo horrela egon nahi dugu, kontuz! Eta asteburuetan dibertsioa hasten da. Pertsonaren garapen integralerako heziketan umorea txertatzea beharrezkoa dela esango nuke.

Eta, zer esan genezake X-ko eguneroko eztabaidei buruz, politikarien asteroko eztabaidei buruz, bikotean izandako eztabaidei buruz…? Batzuetan, barre batzuk eta besarkada batek beste norabide bat emango liokete gure egoerari. Sormena funtsezkoa da gizaki eta gizarte gisa aurrera egiteko. Baina zer izango ginateke umorerik gabe? Robotak! 

Umorerik ez bagenu, gure akatsei ez genieke barre egingo, eta ez ginateke ezer desberdina egitera ausartuko. Sormena ausardia da, sormena umorea da.

Umorea sormenaren oinarria da, gauzak ikusteko modu desberdin eta zentzugabea. Gauzak ikuspegi desberdinetatik ikusten laguntzen du, eta ondorioz, sormena estimulatzen du. William Fly Stanfordeko Unibertsitateko psikiatria-irakaslea da, eta sormena eta umorea elementu berdin-berdinak direla uste du “Ambos implican juntar cosas que no tienen una conexión obvia y crear una relación”.

Eta zuk, zein izan da azken aldian irribarre batekin gogoratu duzun marka-mezua?

Laburbilduz: egin barre gehiago

azk-logo
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.