AZK Branding. Komunikazioa. Publizitatea.

Since 1987

Marka balioa sortu

Brandina ardatz izanik, komunikazio zerbitzuak eskaintzen ditugu: komunikazioa, ondo bideratuta eta ederki eginda, marka balioa sortzeko tresnarik eraginkorrenetako bat dugu. Identitate korporatiboaren diseinua dela, publizitate kanpaina edo marketing onlineko plangintza dela edota ekitaldi bat antolatzea dela, komunikazio ekintza guztiek bezeroaren eta bere markaren onerako izan behar dute, erakundearen atal guztiak bere gain hartuta.

 

azk-marka-balioa

 

Kolaborazio estrategikoak

AZK-ek Euskal Herriko punta-puntako erakundeekin jarduten du elkarlanean hainbat ekitaldi antolatu eta sustatzen, urteroko Branding Jardunaldia kasu. Lehen edizioa 2007an burutu zen, Mondragon Unibertsitatea eta Gipuzkoako Ganbararekin elkarlanean eta, oraingoz azkena, 2015ean. Kasu honetan Bilbao Bizkaia D Week nazioarteko egitarau barruan kokatu zen ekitaldia eta, AZK-rekin batera, Mondragon Unibertsitatea eta Innobasque sartu ziren bere antolaketan.    

 

azk-kolaborazioa

Bestalde, Bilbao Ekintza erakundearen eskutik, AZK-k Branding eta Komunikazioko egokitutako aholkularitza ematen die garapen ekonomikoaren planaren barruen dauden enpresei. Halaber, AZK Adegi eta Innobasque erakundeen bazkidea da.

Komunikazio Estrategiko eta Branding Agentzia; Arrasatetik, diziplina anitzeko 12 profesional zure esanetara.