ENTZUN. AZTERTU. DEFINITU. GAUZATU. KUDEATU.

metodologia

Metodologia izango da, hain zuzen ere, prozesuaren zorroztasuna bermatuko duena. Bezeroaren entzute aktiboaren ondoren, bidea marka komunikazioaren azterketa estrategikoarekin hasten da, eta komunikazio ekintzekin bukatu. Hauek Markaren Identitate Kontzeptual eta Identitate Pertzeptualean izango dute oinarri.

Komunikazioa, ondo bideratu eta burutua, marka balioa sortzeko tresnarik eraginkorrenetakoa da.  Marka izango da eta bere lana egingo du egindako promesaren eta betetako itxaropenaren arteko zubia eraikitzeko gai garen neurrian.

metodologia-azk
  1. Produkzioa, jarraipena eta kontrola

    Nola aktibatzen dugu marka?
    Ekintza plana kudeatu eta ezarri egiten dugu
    Harreman puntuak:

    • PUBLIZITATEA
    • PRENTSA KABINETEA
    • MARKETING ZUZENA / ERLAZIONALA
    • HARREMAN PUBLIKOAK
    • EKITALDIAK
    • IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
    • MASS MEDIA / SOCIAL MEDIA
  2. Komunikazio kodeen diseinu eta kudeaketa

    Zein da markaren identitate pertzeptuala?
    Estiloa, marka diskurtsoa, komunikazio kodeak:

    • NAMING
    • LOGOTIPOA
    • MARKA ARKITEKTURA
    • LELOA
    • MEZUA
    • KOLOREAK
    • LENGOAIA

  3. Kontu-ikuskaritza eta marka ikerketa

    Zein da markaren identitate kontzeptuala?
    Posizionamendua, markaren nortasuna.
    Gure prozesua:

    1. AZTERKETA
      ERAKUNDEA
      Zer gara?
    2. ENTZUTEA
      MERKATUA
      Nola ikusten gaituzte?
    3. GOGOETA ETA ADIERAZPENA
      Zergatik aukeratzen gaituzte?