Lege oharra

www.azk.eus webgunearen erabilgarritasunaren informazio eta baldintzak

2016ko otsailaren 1ean eguneratua

Lege-informazioa

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzu-eskaintzaile guztien obligazioa da zerbitzu-hartzaileei nahiz organo eskudunei bitartekoak eskaintzea apartatu honetan eskaintzen dugun informazio zehatza bitarteko elektronikoen bidez, iraunkorki, erraz, zuzen eta doan eskuratu ahal izateko.

www.azk.eus webgunearen titularraren datuak:

Titularra: AZK TALDEA, S.A.
IFK: A20177747
Helbidea: Osiñaga kalea, 2-1º Eskuina
20500 Arrasate (Gipuzkoa) – Espainia
Tel.: 943 712 108
Posta elektronikoa: administracion@azk.eus
Merkataritza-Erregistrorako izen-emateko datuak: AZK TALDEA, S.A. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua dago 1283 Tomoa, 31 Liburua, SS-5541 Orria, 2. Inskripzioa.

Webgunearen erabilera-baldintzak:

www.azk.eus webgunea erabiltzean, ulertzen da erabiltzaileak irakurri, ulertu eta osorik eta mugarik gabe onartzen dituela lege-ohar hau, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta webgune honetan ageri diren gainerako ohar eta jarraibide guztiak, eta hitz ematen du egoki erabiliko dituela legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat etorriz.

Erabiltzailea ados ez badago, hobe du www.azk.eus webgunea ez erabili.

AZK TALDEA, S.A.k eskubidea izango du edozein unetan webgune honetako edukiak, informazioak eta hitzak, erabilera-baldintza hauek, pribatutasun-politikak eta gainerako lege-oharrak aldatzeko. Kasu horretan, erabiltzaileei horren berri emango diegu webgunearen bitartez.

www.azk.eus webgunean beste webgune edo hirugarrengoen weborri batzuetarako estekak egon daitezke, baina halere, ez du horien gainean inolako erantzukizunik bere gain hartzen, ez baitu horien gainean inolako kontrolik. Horrenbestez, erabiltzaileak guztiz bere ardurapean joko du webgune horiek eskaintzen duten edukira eta onartuko ditu horien erabilera-baldintzak.

Egile eta jabetza intelektualaren eskubideak

Erabiltzaileak onartu eta aitortzen du webgune honetan ageri diren marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarriak, edukiak, jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak eta/edo beste edozein elementu AZK TALDEA, S.A.renak eta/edo hirugarrengoenak direla bakar-bakarrik, eta horiek bakarrik dutela horrelakoak trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubidea.

Webgunean sartzeak ez du esan nahi, inola ere, eskubide horiei uko egiten zaienik, ezta eskualdatu, baimendu edo erabat nahiz partzialki lagatzen direnik ere, berariaz kontrakoa ezarri ezean.

Aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, webgune honetako erabiltzaileek debekatua dute webgune honetako informazioa eta edukia erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste edozein eratara erabiltzea, guztiz nahiz partzialki, AZK TALDEA, S.A.ren aldez aurreko baimen idatzirik eduki ezean.

Webgune honen edukia ezin daiteke erreproduzitu ez osorik eta ez zati batean ere, ez eta eskualdatu eta ez erregistratu ere informazioa berreskuratzeko inolako sistemen bidez, ez inolako eratan eta ez inolako bitartekorik erabilita, aipatutako Entitate horren aldez aurreko baimen idatzirik eduki ezean.

AZK TALDEA, S.A. bere webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementu, menu, HTML kode, testu, marka, logotipo, kolore-konbinazio, botoi, irudi, grafiko eta webguneko beste edozein edukiren titularra da, eta halaber, bere edukien egitura, aukeraketa, antolamendu eta aurkezpenarena, edo bestela elementu horiek erabiltzeko dagokion baimenaren jabe da.

Beraz, erabiltzailea behartuta dago webgune hau, bertako eduki eta zerbitzuak arduraz eta zuzen erabiltzera, Legearekin, moralarekin, jardunbide eta ohitura onekin, ordena publikoarekin, fede onarekin eta erabilera-baldintza orokor hauekin bat etorriz, AZK TALDEA, S.A.ren jabetza intelektualaren eskubideak ezin zorrotzago errespetatuz.

Erabiltzaileak berariaz debekatua du webgunea erabiltzea legez kanpoko edo debekatutako helburuekin, hirugarrengoen eskubideak kaltetzen dituztenekin edo moduren batean AZK TALDEA, S.A.ren marka, irudi edo izen onari min egin diezaieketenekin.

Erabiltzaileak, aplikagarri diren baldintza hauek direla eta, bete beharrekoak dituen obligazioak betetzen ez baditu, AZK TALDEA, S.A.k jasan dezakeen edozein eratako kalte eta galeren erantzule izango da. AZK TALDEA, S.A.k bere eskubideak defendatzearren bidezko lege-ekintzak gauzatzeko eskumen osoa du.

Izaera pertsonaleko datuak babestea

www.azk.eus webgunean hainbat datu pertsonal jasotzen dira formulario batzuen bidez, esate baterako erregistroa, newsletter, gurekin lan egin eta harremanari dagokien ataletan, baita harremanetan jartzeko prestatutako posta elektronikoko helbideen bitartez ere.

Izaera pertsonaleko datuak babestearren une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz eta webgune honetan deskribatutako pribatutasun-politikarekin bat etorriz tratatuko dira datu horiek; erabiltzaileek beren datuak eman baino lehen irakurri beharko dituzte bai bat eta bai bestea ere. Nolanahi ere, izaera pertsonaleko datuak biltzeko erabilitako formularioetan informazio-klausula bat xedatu da horietako bakoitzean, horiei ematen zaien tratamenduaren inguruan.

Jakinarazpen komertzialak

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak eta hori aldatzen duen Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurrien abenduaren 28ko 56/2007 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz, www.azk.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela posta elektroniko bidez edo jakinarazpen elektronikoetarako beste bitarteko baliokide batzuen bidez publizitaterik edo jakinarazpen komertzialik bidaliko aurrez horrelakorik eskatu edoo baimendu ez badute; aipatutako baimena, hain zuzen, horretarako prestatutako inprimakien bitartez lortuko da.

Nolanahi ere, erabiltzaileek, bitarteko elektronikoez baliatuz administracion@azk.eus helbidera mezu bat bidali eta jakinarazpen komertzialak jasotzearen aurka agertu edo beren ukoa adieraz dezakete, eta bidaltzen zaion jakinarazpen bakoitzean emango zaio hori egiteko aukera.

Webgunearen titularraren erantzukizuna

AZK TALDEA, S.A.k ez du bermatzen edukietan birusik edo beste elementurik egongo ez denik, eta beraz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzailea webgunean nabigatzearen ondorioz kutsa daitezkeen balizko birus informatikoek erabiltzaile horien ekipo edo sistemetan eragin ditzaketen kalteengatik.

Era berean, www.azk.eus webgunearen titularrak ez du kontrolatzen eta ez bermatzen ere sarbidea etengabekoa izango denik, ezta egoki bistaratu, deskargatu edo erabiliko direnik bere webgunean jasotako elementuak eta informazioak, bere kontrolpetik kanpo dauden faktore edo xehetasunek eragotzi, zaildu edo eten egin baititzakete, eta hala, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen zerbitzuan etenak gertatu, motel ibili edo gaizki funtzionatzen duenean, baldin eta AZK TALDEA, S.A.ren kontroletik kanpoko arrazoiengatik bada nahitaez, edo erabiltzailearen jarduera iruzurti edo kaltegarri baten ondorioz gertatzen bada.

AZK TALDEA, S.A.k ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen hirugarrengoen webguneetan guri buruz egon daitekeen informazioagatik edo gure www.azk.eus webgunearekin atxikita hirugarrengoek dituzten esteken bidez edo bilatzaileen bidez jaso daitekeenagatik.

Adin txikikoek webgunea erabiltzea

Nahiz eta www.azk.eus webgunea ez dagoen adin txikikoei zuzendua, sarbidea baimentzen zaie. Adin txikikoren batek informazioa eskatu nahi badigu edo datu pertsonalak ematen badizkigu, 14 urte baino gehiago baditu bakarrik egin ahal izango du bere kabuz. 14 urtetik beherakoen kasuan, guraso-agintea duenak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du, eta honek, haren izenean, baimena emango du enpresak haren datu pertsonalak erabil ditzan, eta horrenbestez, adin txikikoak beren ardurapean dituztenen erantzukizuna izango da beren ardurapeko adin txikikoen adinerako egokiak diren webgune honetako zerbitzu eta edukiak zein diren erabakitzea.

AZK TALDEA, S.A.k ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen, baldin eta aipatutako adin hori duten adin txikikoek, betebehar hauek urratuz, beren datu pertsonalak ematen badizkigute.

Cookieak

Cookieak tamaina txikiko testu-fitxategiak dira, webgune jakin batzuetako orrialdeetan sartu edo bisitatzen dituen disko gogorrean edo ordenagailuaren memorian gordetzen direnak, eta horiei esker, erabiltzailearen lehentasunak ezagutu daitezke berriro konektatzen denean. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dute bertan jasota dagoen daturik irakurri, informazio pertsonala eskuratu edota beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri.

Cookie politikak webgune honetan ikus daiteke “Cookiei” gainezko lege oharrean.

Sare sozialei buruzko informazioa

Atal honen bitartez, guk parte hartzen dugun sare sozialetan datuen tratamenduari eta erabilerari buruz ditugun politikak jakinarazi nahi dizkiegu erabiltzaileei.

Facebook dela eta, “Atsegin dut” botoia sakatuz erabiltzaile bat gure orrialdearen jarraitzaile bihurtzen denean, onartu egiten du bere datu pertsonalak Facebook plataforma honetan bakarrik erabil ahal izatea, gure orrialdea kudeatu dezagun eta chataren bitartez gure jarraitzaileekin ditugun bi norabideko komunikazioak manten ditzagun.

Nolanahi ere, tratamendu hori sare sozial honetako pribatutasun-politiken mende dago eta erabiltzaileak ondorengo esteka honetan kontsulta dezake: http://www.facebook.com/policy.php. Jarraitzaile bihurtuz, gurekin bat egin duten kide edo jarraitzaileen zerrenda eskuratu ahal izango dugu.

Jakinarazi nahi dugu, halaber, erabiltzaile bat jarraitzaile egiten bada, argitaratzen ditugun albisteak bere horman ere agertuko direla eta hark iruzkinak egiten baditu gurean agertuko direla, gainerako jarraitzaileek ikusi ahal izango dituzte bai bere iruzkinak eta bai bere profileko izena ere, eta, hala egokituz gero, bertan duen argazkia. Nolanahi ere, erabiltzailearen erantzukizuna da Sare Sozialaz egiten duen erabilera.

Ez ditugu erabiltzaileen datu pertsonalak erabiliko aurreko paragrafoetan adierazitakoak ez diren helburuetarako, ezta sare soziala ez den beste ingurune batetik informazioa bidaltzeko ere.

DBLOan aitortzen diren eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideei dagokienez, Facebookek horrelakoetarako baimentzen dituen aukeren arabera bakarrik jardun ahal izango dugu, eta horiengana zuzendu beharko dugu erabiltzaileek honelako eskubideren bat gauzatu nahi badute.

Edonola ere, edozein unetan gure orrialdean baja eman dezakete, jarraitzaile izateari utziz, “Ez dut atsegin” botoian sakatuz, eta era horretan ezingo genituzke haren datu pertsonalak eskuratu, nahiz Facebookek gorde egin ditzakeen aldez aurretik gure horman egin dituen iruzkinak.

Twitter dela eta, “Jarraitu” botoian sakatuz erabiltzaile bat gure jarraitzaile bihurtzen denean, jarraitzen diguten pertsonei buruzko informazioa eskuratu dezakegu, esate baterako, erabiltzaile-izena, argazkia (baldin eta erabiltzaileak bere profilean argazkiren bat jarri badu), eta egindako iruzkinak edo “Tweetak”, baita profilean argitaratutako gainerako informazioa ere, adibidez, zein erabiltzaileren jarraitzaile zaren eta zure jarraitzaileak nor diren, nahiz ez dugun informazio hori erabiliko.

Twitterren jarraitzen diguten erabiltzaileen datuak “Tweet” horiek edo haiekin trukatzen ditugun mezuak kudeatzeko eta horiei erantzuteko bakarrik erabiltzen ditugu. Sare sozial honetan zuzentzen den pribatutasun-politika hurrengo estekan kontsulta daiteke: https://twitter.com/privacy.

Linkedin-i dagokionez, erabiltzaile batek gure kontaktu-sare barruan jarraitzen badigu, bere profilaren informaziorako sarbidea izango dugu, kudeatzeko eta iruzkinan edo haiekin trukatzen ditugun mezuak erantzuteko halako datuak bakarrik erabili arren.

Hala ere, tratamendu hori sare sozial honetako pribatutasun-politikarekin lotuta egongo da eta erabiltzaileak hurrengo estekan kontsulta dezake: http://www.linkedin.com/static?key=privacy_policy&trk=hb_ft_priv

Azkenik, Youtuberi dagokionez, gure perfilean harpidetzen diren pertsonen informaziorako sarbidea izango dugu, zehazki, erabiltzailearen izena, argazkia (erabiltzaileak argazki bat badauka bere profilean), gure bideoetan egindako iruzkinak.

Erabiltzaile hauen datuak, kudeatzeko eta haiekin trukatzen ditugun mezuak erantzuteko bakarrik erabiltzen ditugu. Youtube-n zuzentzen den pritatutasun-politika h”urrengo estekan kontsulta daiteke: http://www.google.es/intl/es/policies/privacy/.

Izatekotan, erabiltzailearen erantzukizuna da sare sozialean egiten due erabilera, eta AZK TALDEA S.A.k ez du inongo erantzukizunik onartuko.

Legeria aplikagarria eta eskumena

www.azk.eus webgunean garatutako jarduera espainiako indarreko legeriaren mendean jarrita dago, Izaera Pertsonaleko Datu Babeseko, abenduaren 13ko Lege Organikoa 15/1999, abenduaren 21eko Errege Dekretua 1720/2007, abenduraren 13ko Izaera Pertsonaleko Datu Babeseko,15/1999 Lege Organikoko garapen Araudia onartzen duena, Gizarte Informazioko zerbitzuen, Merkataritza Elektronikoko eta Kode Zibileko uztailaren 11ko 34/2002 Legea

AZK TALDEA S.A. eta www.azk.eus webguneko erabiltzaileen arteko edozein eztabaidatan, parteek espresuki adosten dute Auzitegi eta Espainiako Tribunaletara jotzea, konkretuki Bergara (Gipuzkoa) herrikora, bere foruari espresuki uko egitea, edukiko balute

Ez da baimentzen www.azk.eus webguneko zerbitzu ezta edukien guztizko erreprodukzio edo partzialik.

Ez da sartuko www.azk.eus webguneko ezta bertako zerbitzu edo edukien inongo adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik

“Hiperestekaren” ezarpenak ez du ekarriko erlazio-esistentzia AZK TALDEA, S.A.ren eta webguneko titularra edo egiten ari den atariaren artean, ezta ezaguera eta AZK TALDEA, S.A.ren zerbitzu eta aipatutako atarian eskainitako edukietako onarpena.

AZK TALDEA, S.A. ez da webgunean edo “hiperesteka” egiten den ataritik publikoari eskura jarritako zerbitzu edo edukien arduraduna izango, ezta bertako informazio edo adierazpenena.


Izaera pertsonaleko datuen babesa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, aitortzen dut jakinarazi didatela nire datuak AZK TALDEA, S.A. arduradun duen “Berripapera” fitxategian txertatuko direla, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari aldez aurretik jakinarazita, eta horretarako baimena eman dudala, bai eta datu horiek erabiltzekoa ere, posta elektroniko bidez edota antzeko bitarteko elektronikoen bidez enpresari eta berorren produktuei, zerbitzuei, berriei, artikuluei, Yellowing blogeko berriei, eskaintzei edo sustapenei buruzko berripaperak edo informazio-buletinak niri bidaltzeko, eta nire interesekoak izan daitezkeen beste merkataritza-jakinarazpen batzuk bidaltzeko.

Fitxategiek, lokalek eta enpresaren tratamendurako sistemek izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta baimenik gabe datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo horietan sartzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak dituzte, DBLOren 9. artikuluak eta lege hori garatzen duen araudiaren VIII. tituluak ezarritakoa betez.

Era berean, aitortzen dut jakinarazi didatela datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubidea gauzatzeko aukera dudala; DBLOk berariaz jasotzen du eskubide hori. Horretarako, idatzi bat sinatuta bidali beharko dut AZK TALDEA, S.A.-ren egoitzara, honako helbide honetara: Osinaga kalea 2 zk., 1. esk. – 20500, Arrasate (Gipuzkoa); edo posta elektroniko bat bidali beharko dut administracion@azk.eus helbidera. Eskaerarekin batera, ezinbestekoa da nire NANaren kopia bidaltzea eta Eskaera Erref. ARCO adieraztea. Nire datuak aldatuz gero, berorren berri eman beharko dut helbide berean; horrela egin ezean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango.